Aurten, Ikt-ri esker teknologia berriekin hurbiltasun gehiago izatea lortzeaz gain, argi dago ikasi dugula umeekin aktibitate ezberdinak
planteatzeko eta egiteko material ugari dagoela.
Nahiz eta ikastoletan eduki moduan ez landu, irakasleek garrantzia handia duela diote. Ikusten dugu nola blogean egindako sarreren inguruan, umorea berez
hezkuntza sisteman ez dauka eduki behar zuen garrantzia berdina; hala eta guztiz ere, egunero presente dago ikastoletan, hezkuntza errazteko eta nolabait entretenigarriagoa egiteko.
Egiatan umeek eskolaz kanpo barre egiten dute berdin, baina umorezko hezkuntza sistema honekin, umeek kontzeptuak askoz errazago hartzen dituzte, ondo pasatzen duten heinean.
Amaitzeko,
aipatu beharrekoa da, egoera hori aldatzeko aukera daukagula, eta hori gure
eskuetan dagoela. Hezkuntza sistema honetan aurkitzen ditugun zailtasun guztiak
hobetzeko aukera daukagu, jakinik erraza ez dela izango, baina pixkanaka
pixkanaka egoera horri aurre egiteko baliabideak izango ditugula argi dago.
Horren
adibide erraza Finlandiako hezkuntza sistema izan daiteke, izan ere bertan
daukaten sistema ez da hasiera-hasieratik primerakoa izan, baizik eta momentu
batean, garai batean aldaketa bat jaso izan zuen, betirako izango zena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina